XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ale bikaina zan eta unerik galtzaka eskuz harrapatu eban.

Aztertu eban: eder-sendoa zan eta aile fina eukan, idun baltz eta hego urreztatuak 5 Kirkilen liburuaren arauera, kirkil bikainak dira idun lodi, hanka luze eta gorputz zabalak eta txarrak, gora begiratu, antenak bihurtu, matel hazurrak ikaratu edo hankak luzatzen dituenak.

Pozarren, kaiolan sartu eta etxera bihurtu zan.

Etxekoak zorionak emon eutsoezan.

Kikara baten sartu eta zaintzeari ekin eutsan.

Mila jera eta milika egiten eutsazan, magiztrariak kirkilen bat noz eskatuko.

Baina Txeng-en semeetariko batek, bederatzi urtetakoa, aita kanpoan zala probetxatuz kikararen estalgia jaso eta barruan egoana ikusi eban.

Kirkilak triska bat egin eta lurrera joan zan.

Mutikoa atzetik joan jakon baina ez eban eskuratu.

Azkenean eskua ganean jarri eutsan baina bertan zapaldu eban.

Luze barik hil zan kirkila.

Umea, arrozturik, amagana joan zar negar baten.

Andrea zehatz zurbildu zan.

- Hau da gure hondamendia! egin eutsan garrasi Zukutuko zintukedaz! Zure aita etorri eta konponduko zaitu!.

Umeak negar-zotinka urten eban.